Ongi etorri
gure web-orrira

Langileak instalazio bat egiten

Barne-arkitekturako lanetan eta bulego, ikastetxe, kiroldegi, kolektibitate eta abarren ekipamendu integralean diharduen enpresa da SULAR. 25 urtetik gorako esperientzia du eta Gipuzkoako Azkoitia herrian dago, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetatik 60 kilometro baino gutxiagora, makina-erremintaren sektorea eta etxerako altzarien fabrikazioarena nagusi diren industria-ingurunean.

1.000 m2 baino gehiagoko erakusketa dugu, eta bertan, gure proiektuetan eskaintzen ditugun produktu guztiak ikus eta uki daitezke. Bestalde, punta-puntako sail tekniko eta komertziala dugu bezeroen eskura, goi-mailako prestakuntza duen eta joera berrietarantz etengabe eboluzionatzen ari den sail tekniko eta komertziala. Bezeroaren proiektuak behar bezala garatzeko gai da, diseinutik hasi eta proiektua amaitu arte.

Ziur gaude edonolako proiektuetan eska daitekeen edozein espezifikaziori erantzun diezaiokegula, eta produktuen katalogo zabala eskaintzen dugu, sektoreko merkatuko markarik onenak dituena. Egunean-egunean konplexuagoa den merkatuak eskatutako ziurtagiri eta saiakera guztiak dituzte gure produktuek, bai eta informazio tekniko zabala ere.